Hirugarren Katuplaza irratsaioa, gaur Zumaiako Irrati Piratan

Baleike 2020ko mar. 27a, 11:27

Hirugarren Katuplaza irratsaioa entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Zumaiako Irrati Piratan, FMko 93.00 sintonian.

17:00etan hasiko da irratsaioa, eta Zaldibarren oraindik desagertuta jarraitzen duten langileen senideekin ariko dira hizketan. Antxoka Agirre ere izango dute solaskide, azken 200 urtetan bertsolaritzak prentsan izandako presentziari buruzko tesia aurkeztu baitu. Amaieran atal herrikoi berria izango da.

Zuzenean entzun ezin duenak, 18.00etatik aurrera Ivoox aplikazioan eta Telegram eko Katuplaza kanalean (https://t.me/katuplaza) aurkituko du grabazioa.