Etxean egindako arrabola, pedalei eragiten segitzeko

Baleike 2020ko mar. 24a, 13:14

Hainbeste egun etxetik atera ezinik, etxeko egongelan edo balkoian kirola egiteko moduak bilatu behar. Bizikletazalea da Joxe Etxabe eta etxean pedalei eragiten segitzeko modua aurkitu du: arrabola bat egin du skateko bi taula zahar birziklatuta. Bideo hau prestatu digu, emaitza ikus dezagun. Eman egurra!