Igandeko meza Youtube bidez jarraitzeko aukera izango da

Baleike 2020ko mar. 21a, 18:30

Alarma egoera dela eta, meza publikorik ezingo da egin egoera aldatzen den arte. Publikorik gabe izanda ere, elizkizuna ematen jarraitzen dute. Meza hauek Youtube bidez ikus daitezke, zuzenean.

Pasa den ostegunean, San Jose eguneko meza eman zuen Juan Pablo Aroztegi apaizak Arritokietatik. Ordutik sare horren bidez partekatutako elizkizunak ematen jarraitu du. Igandeko meza ere Arritokietatik emango du, goizeko 11:00etan, eta Youtube bidez jarraitzeko aukera izango da zuzenean.

Hemen ikusi ahal izango da.