#EtxetikMundura

Zinema gomendio batzuk egin ditu Roberto Gutierrezek, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 20a, 20:00

Koronabirusagatik etxean geratzeko agindua eman duten honetan, aukera ona izan daiteke plataformetan dauden pelikulak edota serieak ikusteko. Ostarrena zine klubeko Roberto Gutierrezek gomendio batzuk egin ditu #EtxetikMundura egitasmoko gaurko saiorako. 

Saio gehiago ere izango dira datozen egunetan, denak ere 20:00etatik aurrera. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) gainontzeko hedabideetan ere eskainiko dituzte saioak: Karkara.eus-ek Ibai Marin eta Libana Taboada musikarien saioa eskainiko du; Zarauzko Hitzak Txapas eta Marije Zumetaren abesti sorta;  Uztarria.eus-ek Felipe Murilloren kontzertua eta Maxixatxen.eus-en Goiuri Epelde idazleak olerki sorta irakurriko du.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!