#EtxetikMundura

Esti Curielen saioa, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 19a, 20:00

Esti Curielen irakurketa honekin hasiko dugu #EtxetikMundura emanaldien saioa. Konfinaziokoko garai honetan, sortzaileen eta kultur eragileen lana bideo bidez etxeetara eramatea du egitasmoak helburu. 

Saio gehiago ere izango dira datozen egunetan, denak ere 20:00etatik aurrera. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan ere saio gehiago izango dira: Zarauzko Hitzan Serge abeslariaren saioa izango da, Karkara.eus-en Intza Unanue abeslariarena, Maxixatzen.eus-en Iñigo Antsorregi idazlearena eta Uztarria.eus-en Iago Azkue magoarena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!