Soraluzeko hilketa matxista salatzeko kazerolada izango da iluntzean

Baleike 2020ko mar. 17a, 12:31

Norbere balkoietara atera, eta kazolak jota egingo dute azken hilketa matxista salatzeko protesta.

Emakume bat hilik aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Soraluzen, eta haren semea atxilotu zuten handik ordu gutxira, ama hiltzea egotzita. Hilketa matxista salatzeko deialdia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eta deialdi horretara batu da Zumaiako Mugimendu Feminista ere. 

Atzo ozen salatu zuten hilketa Soraluzen, eta gaur Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu dute gertaturikoa gaitzesteko deialdia: 21:00etan norbere balkoira atera, eta kazolak jota egingo dute protesta.