Euskotreneko eta Lurraldebuseko ordutegi berriak, alarma egoera dela eta

Baleike 2020ko mar. 15a, 19:09

COVID-19 gaixotasuna ez hedatzeko hartutako neurriei jarraituz, Euskotrenek trenen, busen eta tranbien zerbitzua erdira murriztuko du bihartik aurrera. 

Trenei dagokionez, Donostia-Bilbo eta Bilbo-Donostia lineetan tren bat izango da orduko (Deba eta Zumaia artean autobus aldaketa mantentzen da). Zumaia-Donostia eta Donostia-Zumaia lineatan ere tren bat izango da orduko.

Hemen ordutegiak:

Koronabirus Tren Ordutegia by baleike on Scribd

Lurraldebuseko ordutegiak

Autobus ordutegietan murrizketak ezarriko ditu Lurraldebusek martxoaren 16tik aurrera, ezarritako alarma-egoera dela eta. Zerbitzuak%40 eta %60 artean murriztuko dira ohiko eskaintzarekin alderatuta, Ospitale-zerbitzuak izan ezik, horietan zerbitzuen% 100 mantenduko baita.

Zumaia-Donostia eta Donostia-Zumaia lineetako ordutegiak.
Aizarnazabal/Zestoa bus lineako ordutegia.
Ondarroa-Zumaia lineako ordutegia.