Txalo zaparradak balkoietan, osasun publikoko langileen lana eskertzeko

Baleike 2020ko mar. 15a, 13:08

Sare sozialen bidez egindako deialdiari erantzunez, hainbat herritar balkoira irten zen atzo gauean txalo egitera. Ekintza horrekin osasun publikoko langileen lana eskertu nahi izan zen. Eskualdeko hainbat herritan entzun izan ziren txalo zaparradak.