Ikastetxe guztiak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

Baleike 2020ko mar. 12a, 12:55

Eusko Jaurlaritzak 13:00etan emango ditu azalpenak prentsaurrean. Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak itxiko ditu.

Oraingoz ez dute baieztatu koronabirus kasurik Urola Kostan, baina urrun zirudiena gerturatu egin da, bai behintzat neurriei dagokienez: Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki berri du Eusko Jaurlaritzak. Prentsaurrean emango ditu azalpenak Jaurlaritzak 13:00etan.