'#Placer femenino' dokumentala emango du gaur Ostarrenak zine forum saioan

Emakumeen sexualitateari buruzko dokumentala emango du gaur Ostarrena zine klubak zine forum saioan. #Placer femenino du izenburua filmak eta Barbara Miller da zuzendaria. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan.

XXI. mendean emakumezkoen sexualitatean izandako askapenaren inguruko dokumental suitzarra da gaur Zumaian emango dena.