Haizearen indarra igarri da gaur ere Zumaian

Baleike 2020ko mar. 6a, 16:25
Argazkia: Imanol Manterola

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du kostaldean euriagatik eta haizeagatik. Biak ere presente izan dira egunean zehar Zumaian. 

Goizaldean izan dira lehen euri zaparradak eta haizeak ere gogor astindu du eguneko zenbait unetan. Urola ibaiaren itsasadarrak sortzen duen kanalean nabari dira bereziki haize bolada horiek. Haizeteak gai izan dira argazkian agertzen zen karabana iraultzeko, Estazioko industrigunean.