Samuel Ruizi egindako elkarrizketa, martxoko Baleike aldizkarian

Baleike 2020ko mar. 8a, 10:00

2019ko urte amaieran hartu zuen erretiroa Samuel Ruizek. Irakaslea, Zumaiako Institutuko zuzendaria eta Darahli taldearen sortzaile eta koordinatzailea izan da Ruiz. Martxoko Baleike aldizkarian elkarrizketatu dugu.

Errioxako herri txiki batean jaioa, Donostian egin zituen batxilergoko ikasketak eta baita irakasle izateko karrera ere. Bertan ikasi zuen euskara, eta irakasle lanetan Zestoan hasi zen, Zumaiara etorri aurretik. Hemen egin ditu azken 32 urteak. 

Ruizi egindako elkarrizketa argitaratu dugu martxoko Baleike aldizkarian. Euskararen, heziketaren eta Darahliren inguruan hitz egiten du bertan. Bideoan duzue laburpen bat-