Abisu laranja ezarri dute eguerditik aurrera haizeagatik eta itsasoaren egoeragatik

Baleike 2020ko mar. 3a, 11:58

Segurtasun Sailak abisu laranja ezarri du Gipuzkoako eta Bizkaiako leku batzuetan haizeagatik eta itsasoaren egoeragatik. Eguerdiko 12:00etatik 18:00ak arte izango da abisua indarrean, eta denbora horretan kontuz ibiltzea eskatzen zaie herritarrei.  

Kostaldean haize boladak orduko 120 kilometrokoak izan daitezkeela aurreikusten dute. Horrez gain, olatuak 3,5 eta 4,5 metro ingurukoak izango direla adierazi dute. Printzipioz ez dute kostako errepidea itxiko.