[ZOZKETA] 'Erresistentzia arazo fisikoa da' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2020ko mar. 2a, 16:04

Maite Aizpurua zumaiarrak Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, hilaren 6an, Aita Mari zinema aretoan (22:00etan). Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunen izenak asteazken eguerdian aterako ditugu. 

Sinopsia

Nola egin saltaka norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performancea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkateta disidentziarako agertokiak asmatzea diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzekoMakinaren dardara eta mamuak konpartitzea. 

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.