Baque taldeko Jon Barrenetxeak irabazi du Euskaldun Txapelketako lehen lasterketa

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ots. 29a, 15:11

Afizionatuen mailako Euskaldun Txapelketako lehen proba jokatu dute gaur Zumaian. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, zaletu ugari pilatu dira espaloietan, lasterketaren amaiera ikusteko.

02:41:20 denboran egin ditu Baque taldeko Jon Barrenetxeak lasterketaren 112 kilometroak. Bi segundo beranduago gurutzatu du helmuga Laboral Kutxako Xabier Mikel Azparrenek, eta handik bi segundora sartu da Andoni Lopez de Abetxuko, Caja Rural taldekoa.

Eguraldi benetan makurrarekin hasi da Euskaldun Txapelketa Zumaian. Gaurkoa izan da lehiako lehen proba, beraz, sailkapen orokorrean proba horren emaitzak soilik hartzen dira kontuan oraingoz.

Sari nagusiak Jon Agirre txirrindulari zumaiarrak eman ditu. Izan ere, Agirre profesional mailan lehiatuko da aurten lehen aldiz, eta Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideek omenalditxoa egin diote.

Banakako sailkapena

  1. Jon Barrenetxea Gonzalez (Baque)
  2. Xabier Mikel Azparren Irurtzun (Laboral Kutxa)
  3. Andoni Lopez de Abetxuko Jimenez (Caja Rural)
  4. Iñaki Murua Carrasco (Laboral Kutxa)
  5. Joseba Lopez Cuesta (Grupo Eulen)
  6. Alberto Serrano Alvarez (Caja Rural)
  7. Xabier Isasa Larrañaga (Grupo Eulen)
  8. Aritz Urra Garmendia (Laboral Kutxa)
  9. Unai Iribar Jauregi (Laboral Kutxa)
  10. Ruben Gonzalez Marquez (Baque)

Taldekako sailkapena

  1. Laboral Kutxa
  2. Caja Rural
  3. Grupo Eulen
  4. Baque Team
  5. Aiarabike Trek Electroalavesa