Xubik jaso du Egunean Behineko Baleikeren taldeko saria

Baleike 2020ko ots. 25a, 17:30

Xubi erabiltzaileak 544,63 puntu bildu zituen joan den astean. Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra eskuratu du. 

Otsailaren 17tik 23rako astean Xubi erabiltzaileak lortu zuen puntuazio altuena Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Hain zuzen ere, 544,63 puntu bildu ahal izan zituen egunero jokatutako partidetan. Saria jaso du dagoeneko: Maiaur Izozkiak establezimenduak emandako gosari ederra. 

Hemendik aurrera, denboraldi bakoitzeko jokalari onenak ere eskuratuko du saria. Zortzi asteko denboraldi labur honetan puntuazio altuena lortzen duenak Bai Bidea jatetxeak emandako bi lagunentzako otordua izango du opari. 

Taldera batzeko jarraibideak
Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.