Mozorroen koloreekin jantzi dira Zumaiako kaleak eguerdian

Zumaiarrak eguerdi partean hasi dira kalera ateratzen, mozorrotuta. 

Mendizaleek, dragoi txinatarrek edota autotxokeek hartu dituzte herriko kaleak Inautetietako larunbateko lehen ordu hauetan. 

Festak arratsaldean jarraituko du, mozorroen lehiaketekin: 18:00etan haurren lehiaketa egingo da Beheko plazan, eta arratsaldean, 18:30ean hasita, gazte eta helduena Alondegiko Oxford aretoan egingo den argazki txokoan.