Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da gaur Zumaian

Baleike 2020ko ots. 22a, 11:11
Argazkia: Peio Romatet

Inauteri jaietan murgilduta egongo da herrian kirolak ere bere tartea izango du. Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da gaur bazkalondoren Urola ibaiaren itsasadarrean.

Kadete mailatik hasi eta beterano kategoria arteko piraguistek parte hartuko dute bertan. 15:30ean izango da lehen irteera Moilaberriko zubiaren paretik. Ibaian gora Beduako irlen parera helduko dira, han buelta eman eta Zumaiako moilara itzuliko dira. Guztira 5 kilometroko proba bete beharko dute parte hartzaileek.