Zuriketa feministaren aurka altxatuko dira adinekoen egoitzetako langileak

Baleike 2020ko ots. 19a, 16:10

Aldundiak lerro gorri batzuk errespetatzen ez baditu traturik ez dutela egingo dio ELAk. Martxoaren 8an politikariek hartzen dituzten "berdintasunerako neurriekin" lotu dute kanpaina.

219 egun daramatzate greban Gipuzkoako erresidentzietako langileek. Une honetan, negoziazioak ez aurrera eta ez atzera daude; are gehiago, sindikatu gehienek, ELAk barne, negoziazio mahaia uztea erabaki dute. Azken egunetan kanpaina berri bat jarri dute martxan beren aldarriei tinko eutsi ahal izateko, eta astelehenean, Zarautzen izan ziren herritarrei egoeraren inguruko informazioa ematen eta kaleetan kartelak jartzen. Datozen egunetan gauza bera egingo dute eskualdeko beste hainbat herritan. Bihar Zumaian izango dira: goizeko 10:00etan Erribera kalean magnolio parean bilduko da eskualdeko grebalari talde bat materiala banatzen hasteko.Azkoitira eta Azpeitira joateko asmoa ere badute.

Bideo honetan Otezuri erresidentziako langile Maider Sanchezen hitzak jasotzen dira, hurrenez hurren.

Kanpaina honen berri eman du Zarauzko Hitzak.