Garaipen bikaina (4-0) lidertza mantentzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2020ko ots. 16a, 23:31

Kbi Zumaiako xake klubak garaipena lortu zuen larunbatean, Elgoibarko taldearen aurka, 4 eta 0 irabazita.

Erabateko nagusitasuna erakutsi zuten Zumaiako xakelariek larunbatean jokatutako lau partidetan, Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Kepa Aizpuruak eta Aitor Sarasketak beren partidak irabazi eta gero. Ezin esan gabe utzi aurtengo lehenengo plenoa egitea lortu zutela.

3 jardunaldiren faltan, lidertzan jarraitzen du Kbi Zumaiako taldeak, eta bigarren mailarako igoera fasera sailkatzeko aukerak hortxe jarraitzen du. Hurrengo jardunaldian, Azpeitira joango dira zumaiarrak; garrantzi handiko partidak jokatu beharko dituzte bigarren talde sailkatuaren aurka.