Euskal Errepublikaren beharra aldarrikatu zuten atzo Zumaian irratsaio baten bidez

Baleike 2020ko ots. 16a, 11:34

Euskal Errepublikaren Eguna zen atzo, eta Ehun mugimenduak deituta, irratsaio berezia egin zuten Kofradiako plazan, Estalapean. 

Burujabetza izan zuten hizpide atzoko ekintzan. Antolatzaileek adierazi zutenez, mugimendu honen abiapuntua Donostiako Antigua auzunean kokatzen da. "Aldarrikapen hutsetik, eguneroko kezketatik abiatuta, errepublika baten beharra eskatzen zen. Iaz Ehun mugimendua sortu zen eta guri gonbidapena heldu zitzaigun. Herrian zerbait egin genezakeela pentsatu genuen".

Atzoko ekintzaren kronika txikia ikus daiteke bideo honetan.