[GUTUNA] Zumaiako Ernaiek, EAJren gezurrei erantzunez

Zumaiako Ernai 2020ko ots. 15a, 13:32

1) Ernai ez da EH Bilduko kide. Zuei arraroa irudituko zaizuen arren autonomia politikoa duten gazte eragileak existitzen gara, alderdien "gazte-adarrak" izan gabe. 

2) Pankarta horretan ez dago mehatxurik. 

3) Honekin nahita eztabaida desbideratu nahi duzue: Zaldibarren bi langile daude zabor azpian oraindik, horretaz ez diozue ezer. Eta atzo goizean Erkoreka jaunak Eibar, Ermua, Zaldibar eta Elgetako airearen kalitatea ona zela esan ondoren handik ordu gutxira jakin genuen bertako biztanleei etxeko leihoak ez zabaltzeko, eskola kiroleko partidak bertan behera uzteko eta kirol profesionaleko partida ere arriskuan daudela, airearen kalitate txarra dela eta. 

Alegia, Erkorekak GEZURRA esan die herritarrei, aire txarra arnasten ari direla jakin arren. Horretaz hitz egin beharrean pankarta batetaz aritu nahi duzue, zuen ardurak ezkutatzeko. Baina horretarako ere aurreko bi puntuetan aipatutako gezurrak erabili dituzue. Utzi herritarrei gezurrak esateari, 2020an jada 13 langile hil dira eta eskualde bateko aireak arriskua du. Hori da axola beharko lizuekena.