Inauterietako giroa ekarriko dute kaldereroek gaur Zumaiara

Baleike 2020ko ots. 15a, 11:12

Hungariako kaldereroek kalejira egingo dute gaur herriko kaleetan zehar. Datorren asteburuan izango diren Inauterien aurrerapen gisa arituko dira kalez kale.

Sanjuaniturrian hasiko dute ibilbidea, 19:30ean. Ondoren, Ardantzabide kaletik Ondartxo plaza helduko dira eta Erribera zeharkatuko dute mailu eta zartaginak astintzen. Eusebio Gurrutxaga plazan bukatuko dute kalejira koloretsua, eta hurrengo urterako jarriko dute hitzordua.

"Herritarrekin kaleetan zehar topo egin eta denon artean jai alaitsua izatea espero dugu", diote kaldereroen ordezkariek.