'Parasitos' eta 'Oveja Shaun: Granjaguedon' filmak izango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2020ko ots. 14a, 13:05

Bihartik astelehenera bitartean botako dute Bong Joon-ho zinemagilearen filma. 'Oveja Shaun: Granjaguedon', aldiz, igandean ikusi ahal izango da. 

Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mariko zine aretoan. Alde batetik, Bong Joon-ho zinemagile hego korearraren Parasitos botako dute. Pelikulak lau Oscar jaso ditu guztira: film onenarena, nazioarteko film onenarena, zuzendari onenarena, eta gidoi onenarena. Hau izan zen igandean Los Angelesen eman ziren sarietako sorpresa handiena. Nazioarteko film onenaren saria jasotzeko faborito nagusia zen; besteak irabaziko zituela inork ez zuen pentsatuko, nahiz eta ados egon urteko pelikula onena izan dela. Filma larunbatean 19:30ean eta 22:15ean botako dute, eta igandean eta astelehenean saio bakarra izango da, 19:30ean.

Igande arratsaldean, aldiz, Oveja Shaun: Granjaguedon filma ikusteko aukera izango da, 16:30ean. Galaxia urrun bateko biztanleek beren etorrera iragarriko dute Mossinghameko zeru baretsuan. Mossy Bottom baserrian hartuko dute estralurtar bat Shaunek eta artalde osoak.