Posta bidezko botoa eska daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 12a, 11:35

Apirilaren 5ean izango dira EAEko hauteskundeak. Atzerrian bizi direnek zein arazo fisikoak dituzten herritarrek boto eskaera egin dezakete dagoeneko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren edo arazo fisikoak dituzten herritarrek eman dezakete boza posta bidez; martxoaren 26rako egin behar dute eskaera Correosen bulegoetan. Atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek martxoaren 7ra arte egin ahalko dute boto eskaera.