Burgo de Osman izan dira asteburuan Beheko Plaza jubilatuen elkarteko kideak

Baleike 2020ko ots. 10a, 16:08

Udaberrian irteera gehiago egingo dituzte, esaterako, Andaluziara eta Irlandara.

Beheko Plaza Zumaiako jubliatuen eta pentsiodunen elkarteak irteera egin du asteburu honetan. Hain zuzen ere, Soriako Burgo de Osma hirian izan dira elkarteko 25 kide inguru.

Udaberrian irteera gehiago egingo dituzte: martxoaren 23tik 29ra Andaluzia bisitatuko dute. Antolatzaileen asmoa da Granada, Sevilla, Cordoba, El Caminito del Rey eta beste hainbat herri bisitatzea. Maiatzaren amaieran, hilaren 23tik 29ra, Irlanda bisitatzeko aukera ere izango dute Beheko Plazako bazkideak. 

Andaluziako bidaian parte hartu nahi dutenek Beheko Plaza elkartean eman dezakete izena, bulego orduetan, hau da, 11:00etatik 12:00etara. Bidaiaren inguruko xehetasunak erretiratu eta pentsiodunen etxeko iragarki-oholan jarriko dituzte.

Batzar arrunta, etzi
Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak urteko batzar arrunta egingo du etzi, otsailaren 12an, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarteko zentroko bigarren solairuan. 

Bilkura 17:30ean egingo da lehen deialdian, eta 18:00etan bigarrengoan. Gai ordena hau izango du.

1. Lehendakariaren agurra.
2. Aurreko akta irakurtzea, eta, hala badagokio, onartzea.
3. Diruzaintzako txostena.
4. Idazkaritzaren txostena (memoria, 2019ko jarduerak, etab.).
5. 2020rako jardueren proposamena. 
6. Batzordea berritzea.
7. Eskariak eta galderak.