'Zaldi urdina' antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2020ko ots. 10a, 13:33

Hilaren 14an ikusi ahal izango da antzezlana Zumaian, Aita Mariko zine aretoan. Tabuak hautsi, eta isilpean den heroinaren gaiari argia eman nahi izan dio obrak.

Artedramak, Axut!-ek eta Dejabu Panpin Laborategiak elkarlanean sortutako Zaldi urdina entzutetsuak ere Zumaian geldialdia egingo du otsailean. Tabuak hautsi, eta isilpean den heroinaren gaiari argia emango diote Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatziriko obran. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko. Turismo Bulegoan eskura daitezke, 9,5 euroren truke (Gazte Txartelarekin, 6 euroren prezioan).

Sinopsia
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.

Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.