Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldietarako sarrerak salduko dituzte asteartean Oxforden

Baleike 2020ko ots. 9a, 17:04

Internet bidez 17:30ean izango den saiorako sarrerak agortu badira ere, gehiago salduko dituzte aurrez aurreko salmentan.

Pirritx, Porrotx, eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte Zumaiena ikastetxean hilaren 24an. Lehen saiorako sarrerek Interneten eskuragarri jarraitzen dute (15:00ean hasiko da). Aurrez aurreko salmenta datorren asteartean izango da Oxford aretoan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, eta bi saioetarako sarrerak salduko dituzte, une honetan bigarren saiorako sarrerak Internetez agortuta dauden arren. Sei euroko prezioa dute sarrerek, eta gehienez sei erosi ahalko ditu herritar bakoitzak.

Saltzen ez diren sarrerak Turismo Bulegoan jarriko dituzte salgai asteazkenetik aurrera. 

Internet bidez erositako sarrerak inprimatuta eraman beharko dira ikuskizunera.

Hemen eros daitezke 15:00ean izango den saiorako sarrerak.