Lanzaroteko surfski proban hartuko dute parte Eñaut Aizpuruak eta Maite Etxabek

Baleike 2020ko ots. 7a, 19:00
Argazkia: Peio Romatet

Atlantic Ocean Surfski proba jokatuko da larunbat honetan, Lanzaroten (Kanariar Uharteak). Itxas-Gain klubeko bi kidek parte hartuko dute bertan: Maite Etxabek eta Eñaut Aizpuruak, hain zuzen ere. 

Munduko Surfski Koparako puntuagarria den proba da hau. Kirolariek 40 kilometroko distantzia bete beharko dute, hondartzaz hondartza. 

Goizeko 9:45ean abiatuko dira Arrietatik, eta lehen zatian Costa Teguisera arteko 17 kilometroak egingo dituzte itsasoz. Atseden pixka bat hartu ondoren, Arrecife arteko 10 kilometroak egingo dituzte bigarren zatian, eta amaitzeko Puerto del Carmen arteko azken 13 kilometroak.

Mundu osoko 180 kirolarik parte hartuko dute, eta horien artean izango dira Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua. Itxas-Gain klubeko partaideek denboraldi honetan jokatuko duten lehen proba izango da hau.