Maria Lopezek irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa bigarren urtez jarraian

Baleike 2020ko ots. 6a, 15:08

Lehiaketara aurkeztu diren hamabi lanak Alondegian izango dira ikusgai hilaren 24ra arte. Herritarren sarirako botoak jasoko dituzte bertan. 

Maria Lopez Juezek irabazi du Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa, bigarren urtez jarraian. Oraingoan, pailazoz jantzitako arrain koloretsuak eman dio 300 euroko saria Lopezi. Horixe izango da 2020ko Inauteriak iragartzeko erabiliko den irudia. 

Lehiaketara aurkeztu diren 12 kartelak ikusgai daude dagoeneko Alondegiko sarreran. Otsailaren 24ra arte ikusi ahal izango dira, eta herritarren sariaren bozketan parte hartu ahal izango da bertan. Zumaiarrek gustukoen duten kartelaren egileak bi lagunentzako afaria eskuratuko du, eta bozkatzen dutenen artean bi liburu sorta zozkatuko dituzte.

Kartel irabazlea.