[ZOZKETA] 'Kaskarot' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2020ko ots. 6a, 11:26

Kaskarot haur antzerkia ekarriko du Atx teatroa konpainiak, igandean, Zumaiara. Saioa 12:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Antzezlan hau ikusteko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Zozketan parte hartu nahi dutenek hemen dute aukera. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu.