Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak hilaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira

Baleike 2020ko ots. 5a, 10:19

Inauterietako astelehenean bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek. Internet bidezko salmenta etzi hasiko da; hilaren 11n erosi ahal izango dira aurrez aurre.

Aurten ere Zumaian izango dira Pirritx Porrotx eta Marimotots, Inauterietako astelehenean. Oraingoan, Bizi dantza ikuskizuna eskainiko dute pailazoek, eta emanaldian parte hartuko dute Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ere. 

Bi saio eskainiko dituzte, otsailaren 24ean, astelehena. Arratsaldeko 15:00etan izango da lehenengoa; 17:30ean bigarrena. Sarrerak hilaren 7ko 10:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai internet bidez, entradium.com helbidean. Udaletik jakinarazi dutenez, sarrera horiek inprimatuta eraman behar dira emanaldira. 

Otsailaren 11n 17:00etatik 18:30era ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera, Oxford aretoan. Ondoren, geratzen diren sarrerak, ohi bezala, Turismo Bulegoan jarriko dituzte hilaren 12tik aurrera. 

Sarrerak 6 euroren prezioa izango du, eta gehienez ere, pertsona bakoitzak sei eskuratu ahal izango ditu.