Elikadura ohituren inguruko hitzaldia eskainiko dute bihar Herri Eskolan

Baleike 2020ko ots. 4a, 17:43

Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak antolatuta, Amaia Monasterioguren dietista-nutrizionistak Gaurko elikadura eta ohiturak biharko osasunaren erantzule hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean Herri Eskolako jangelan. 

Saioa 18:00etan izango da, eta zaintza zerbitzua egongo da. Antolatzaileen helburua da gurasoak gaiarekin sentsibilizatzen hastea.