'Hiru anai' batelaren historia eta berreskuratzea, otsaileko Baleike aldizkarian

Baleike 2020ko ots. 4a, 14:57

1928an Deban egindako Hiru anai batelaren erreplika ari dira egiten gaur egun Beduola elkarteko lagunak. Batel honen historia eta haren berreskuratzea jasotzen da otsaileko Baleike aldizkarian. Bideo labur hau hemendik gutxira plazaratuko dugu ikus-entzunezko luzeago baten aurrerapena da.

Erreportaje honez gain, gai gehiago ere aurkituko dituzue otsaileko aldizkarian. Emakumeon* Etxea hizpide da zenbaki honetan, eta bertako bi kide elkarrizketatu ditugu. Hitz tantak atalera Ainhoa Balenciaga zalduna ekarri dugu, eta erretratua Jon Sasiain harakinari egin diogu. Mareen inguruan hitz egiten da zientzia eta ingurumenaren atalean, eta Zumaiatik urrun eta aldi berean hurbil dagoen Arantxa Aizpurua elkarrizketatu dugu. Hori dena eta gehiago otsaileko Baleike aldizkarian.