Abian da lehia berriz ere Egunean behin jokoko Baleikeren taldean

Baleike 2020ko ots. 3a, 10:43

Astero astero puntuazio altuena lortzen duenak Maiaur Izozkiak emandako gosari eder bat izango du opari.

Geldialdiaren ondoren, martxan da berriz ere lehia Egunean behin jokoko Baleikeren taldean. Astero astero puntuazio altuena lortzen duenak Maiaur Izozkiak emandako gosari eder bat izango du opari. Datorren astelehenean emango dugu otsailaren 3tik 9rako asteko irabazlearen berri.

Taldera batzeko jarraibideak
Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, 2B224C kodea erabili BALEIKE - Egunean Behin taldera batzeko.

Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortuko ditu parte hartzaileetako bakoitzak. Sailkapena astekoa da: astelehenetik igandera arteko partidak hartzen dira kontutan.