Kike Tormentak kontzertua emango du gaur Itziarko Burugorri ostatuan

Baleike 2020ko urt. 31a, 08:08

Kike Tormenta musikari madrildarraren kontzertua entzuteko aukera izango da gaur, Itziarko Burugorri ostatuan. Emanaldia 23:00etan hasiko da. 

Kike Tormenta 2006an ezagutarazi zen Todo o Nada izeneko bere lehen LParekin. Orduz geroztik geldialdirik gabe dihardu kontzertuak ematen Espainia osoan barna, eta Latinoamerikan ere hainbat bira eginak ditu. Oraingo honetan Euskal Herrian kontzertu gutxi batzuk emango ditu eta horietako bat Burugorri Ostatuan izango da.