Pentsio duinen aldeko aldarria kalera atera dute greba orokorraren bezperan

Baleike 2020ko urt. 30a, 09:05

Atzo, greba orokorrerako ordu gutxi falta zirela, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan zehar, pentsio duinak eskatzeko. 

Greba orokorraren aldarriekin bat egin du Zumaiako pentsiodunen talde batek. Zumaiako pentsiodunen plataformak deituta, pentsio duinen aldeko mobilizazioa izan zen atzo herriko kaleetan zehar. Kofradiatik Beheko plazara arteko ibilbidea egin zuten pentsiodunek eta hainbat herritarrek.