Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea ostiralean amaituko da

Baleike 2020ko urt. 29a, 16:29

15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra izango da. Ikastaroa doakoa da eta urtarrilaren 31 izango da izenak emateko azken eguna.

Gazteen artean literatur sormena bultzatzeko asmoz antolatu du Udalak ikastaroa, bigarren urtez jarraian. Paul Beitia Ariznabarreta irakasleak sei saiotan idazketa zein irakurketa landuko du gazteekin.

Literatura saioak sei ostegunetan izango dira Alondegian, 18:30etatik 20:00etara. Tailerra otsailaren 6an hasiko da eta maiatzaren 7an amaituko da. Tailerra doakoa da, eta interesa dutenek urtarrilaren 31 bitartean eman dezakete izena. Horretarako Alondegia kultur etxean eman daiteke izena (9:30-14:00), 943-86 10 56 zenbakira deituta edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.