Ez ohiko plenoa egingo da gaur arratsaldean

Urtarrileko ez ohiko plenoa egingo du Zumaiako Udalak gaur arratsaldean. 18:00etan hasiko da osoko bilkura, udaletxean.

Hiru gai aztertuko dituzte:

1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA:
(139. zbkia – 2019.12.12)

2.- HIRIGINTZA.-
2.1.- IRIZPENA:
2.1.1.- FATXADAK BIRGAITZEKO ORDENANTZA FISKALETAKO, ICIO ATALEKO %95EKO HOBARIA EMATEA, BIDEZKO BADA.

3.- PERTSONALA.-
3.1.- IRIZPENA:
3.1.1.- ZUMAIAKO UDALEKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ETA ZUMAIAKO KIROL PATRONATUKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN UDALHITZ HITZARMENEAN 48.ARTIKULUAREN ALDAKETA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-