Bihar kalera ateratzeko deia egin du Zumaiako greba komiteak

Baleike 2020ko urt. 29a, 08:22

Greba orokorra deituta dago ostegun honetarako, "lan, pentsio eta bizitza duinak" aldarri bezala hartuta. Urtarrilaren 30erako ekintza sorta prestatu dute, eta bertan parte hartzeko eta kalera ateratzeko deia egin die herritarrei Zumaiako greba komiteak.

Greba eguneko Zumaiako egitarauari dagokionez, eguna hasteko, 5.30ean, industrialdeetara piketeak abiatuko dira. 10.00etan, herrian zehar kale-bira egingo dute kofradiatik abiatuta. 11.30etik 18.00etara zaintza gunea eta bazkaria izango dira gaztetxean, eta mobilizazio nagusia 18.00etan abiatuko da Beheko Plazatik. Zaintza gunea erabiltzeko eta bazkarirako izen-ematea zabalik izan da Metron.

Horiez gain, eguerdian Donostian egingo den manifestaziora joateko deia ere egin dute. 

Grebaren deialdiak erantzun handia izan dute. Hala, Guascor-Siemens, Korta SAU, Mendiaraiz, Mecatar, Bombas Azcue, Bidasoa Inprimategia, Lagun Artea eta Artadi-Okin enpresetan greba egingo dute. Beste enpresa batzuetan, Lagun Artearen kasu, gaur egingo dute bozketa, eta Astilleros Balenciagan langile bakoitzak erabakiko du greba egin edo ez.

Deialdiarekin bat egin dute, hurrenez hurren, Herri Eskolako irakasleek, Herri Eskolako jangelako langileek, Udaleko lorazainek, udaletxeko langileek eta kiroldegikoek. Herriko saltoki batzuek ere greba egingo dute bihar, Ardantzabideko Eroskiren kasu.