Xake ikastaroetarako matrikula zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2020ko urt. 27a, 08:25

Otsailean hasiko da ikasturte honetako bigarren txanda.

Otsailaren 4an hasiko da xake ikastaroen bigarren txanda, eta ordutegiak ere prest daude.

Izena emateko, ohiko bideak egongo dira: 630937041 telefonora deituta edo zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzita.

Gipuzkoako Xake Ligari dagokionez, asteburu bikaina izan da gure jokalarientzat. Larunbatean, helduen taldeak 3-1 irabazi zuen Alfil C talde beasaindarraren aurka, Xabier Aranzabalek, Miguel Manterolak eta Iñaki Arrietak beren partidak irabazita. Lidertzan jarraitzen du Kbi Zumaiako taldeak 3 jardunaldi eta gero. Hurrengo jardunaldia Arrasaten izango dute, datorren larunbatean.

Ezin aipatu gabe utzi Kbi Zumaiako Xake taldeko Eñaut Goñi eta Oier Sarasketa jokalari gazteak. Igandean, Irunen jardun zuten Bidasoa kopako 14 urtez azpiko txapelketan. Eñautek ez zuen zorte handirik eduki, eta kanporatuta geratu zen hasierako fasean. Oier, aldiz, txapeldunorde izan zen, faboritoetako bat finalaurrekoan garaitu eta gero. 

Zorionak heldu eta umeei, ederki ibili zineten eta!!!