Fitur azokan izan da eskualdeko hainbat ordezkari

Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 23a, 09:37

Fitur turismo azoka ireki zuten Madrilen atzo, asteazkena, eta Urola Kostako hainbat ordezkari izan dira bertan eskualdeko turismo eskaintza erakusten.

Gipuzkoako hainbat ordezkari joan dira atzo, asteazkena, Madrilen zabaldu zuten Fitur azokara, eta tartean Zumaiako bi ordezkari izan dira: Iñaki Ostolaza alkatea eta Esti Irureta turismo teknikaria. Horiekin batera, han izan dira eskualdeko zenbait ordezkari ere: Anuska Esnal Orioko alkatea, Mikel Arregi Zestoako alkatea nahiz Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Udaleko zinegotzia. Horrez gain, Fiturren izan dira Lourdes Salsamendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria, Jesus Mujika Iraurgi Berritzen garapen agentziako teknikaria, Leire Barriuso Geoparkeko gerentea nahiz Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu zarauztarra ere. Bertan, lurraldeko nahiz eskualdeko eskaintza turistikoa erakutsi dute ordezkariek, eta besteak beste, Urolako bide berdeen informazioa ere zabaldu dute.