Kzguneak otsaileko eskaintza iragarri du

Baleike 2020ko urt. 21a, 17:31

Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak otsaileko prestatu duen eskaintzaren berri eman du. Hilabete horretan arratsaldez izango da zabalik, 16:00-20:00 ordutegian. 

Urruneko ikastaroez gain, ikastaro hauek emango dituzte otsailean aurrez aurrekoan: Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta Posta elektronikoak bidaltzen ikasi, Ofimatika tresnak - LibreOffice eta Erosketa eta ordainketa segurua Interneten.

Beti bezala ikastaroak 16:00etatik 18:00ak arte edo 18:00etatik 20:00ak arte izango dira, eta gainerako orduetan nabigatzeko eta tutoretzak egiteko zabalik izango da Kzgunea.

Horrez gain, Kzguneak bere formakuntza eskaintza berritu du, eta  Editatu bideoak zure smartphonearekin eta Garraio publikoa zure smartphonean ikastaro berriak emango ditu.

Bestalde, ezagutza informatikoak bermatzeko ezinbesteko bihurtzen ari diren IT-Txartelak eskuratzeko azterketak Debako Kzgunean egiten direla gogoraratu du, baita akreditazio hauek jasotzeko Metaposta gordailurako izapideak ere. Gainera, administrazioaren aurrean elektronikoki identifikatzeko balio duen BakQ ziurtagiria kudea dezaketela azaldu dute.