'Hitza ta irudia bata' erakusketa inauguratuko dute ostiralean

Baleike 2020ko urt. 21a, 17:04

Otsailaren 11 bitartean izango da ikusgai Oxford aretoan, JM Sesma eta Leire Alvarez artisten proposamen artistikoa.

JM Sesma eta Leire Alvarez zumaiarrek elkarlanean sortutako erakusketa da Hitza ta irudia bata, eta ostiral honetan zabalduko dute Alondegiko Oxford aretoan. Sesmaren marrazkiek eta Alvarezen instalazioak osatzen du proposamen artistikoa. Erakusketa egunero ikusi ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 11 bitartean.

Ostiral honetan, gainera, beste bi artista zumaiarren ere erakusketa inauguratuko dute. Aran Santamariak eta Ander Hormazurik Zestoako Portale kultur elkartean paratuko dituzte beraien lanak, eta otsailaren 19ra arte egongo dira ikusgai.