Ekimen ugari izango da egunotan, urtarrilaren 30eko grebaren harira

Baleike 2020ko urt. 21a, 11:23

Greba Komiteak antolatu ditu ekimenak. Gaur izango da lehenengoa: 'Berdea da more berria' liburua aurkeztuko dute ELAk eta Argiak, 18:30ean Alondegian.

Lan-Pentsio-Bizitza Duina lelo hartuta, greba deialdia egin du Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako. Martxan dauden borroka ezberdinak uztartu, eta burujabetzaren aldeko aldarria aterako dute kalera egun horretan hainbat langilek. 

Zumaian ere ari dira antolatzen. Greba eguna bera antolatzeaz gain, borroka horiek ikusarazteko hainbat hitzaldi, aurkezpen eta mahainguru izango dira datozen egunetan herrian. Gaur izango da lehenengoa: Bizkaiko erresidentzietako emakume langileen garaipena aztertuko dute, Berdea da more berria liburua aurkeztearekin batera. Argiak eta ELAk aurkeztuko dute liburua, 18:30ean Alondegian. 

Egitaraua

Urtarrilak 21, asteartea
Bizkaiko erresidentzietako emakume langileen garaipena
Berdea da more bakarra liburu aurkezpena (Argia, ELA), 18:30ean Alondegian

Urtarrilak 23, osteguna
Huertas de Peraltako langile etorkinen garaipena
Hokoke dokumentalaren emanaldia eta solasaldia (LAB), 18:30ean Alondegian

Urtarrilak 27, astelehena
Situación de las mujeres inmigrantes que trabajan en los cuidados domésticos
Solasaldia (Malen Etxea), 19:00etan Alondegian

Urtarrilak 29, asteazkena
Planetaren alde, krisi klimatikoaren aurrean: zer egin?
Solasaldia eta proiektu aurkezpena (Jon Kareaga)

Urtarrilak 30, Greba Eguna
Manifestazio bateratua Beheko plazatik, 18:00etan