Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte sansebastianak direla eta

Baleike 2020ko urt. 18a, 12:20

Igandetik astelehenerako gauean tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Lurraldebusek ere gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, igandean eta astelehenean.

Sansebastianak direla eta, garraio zerbitzua indartuko dute igandean eta astelehenean. Euskotrenek igandetik astelehenerako gauean eskainiko du zerbitzu berezia, San Sebastian bezperako joan-etorriak errazteko. Zumaia eta Amara artean gau osoan zehar ordu betez behin trenen gaueko zerbitzua egongo da. Astelehenean, hilak 20, tren zerbitzua lanegunetako ohikoa izango da. 

Autobusak, aldiz, igandean eta astelehenean izango dira. Igandean, hilak 19, Lurraldebus UK49G Zumaia-Donostia lineako zerbitzua orduro irtengo da Zumaiatik, 23:00etatik 4:00ak bitartean. Donostiatik ere orduro irtengo dira autobusak, 00:00etan hasi eta 5:00ak arte. Tren eta autobus zerbitzu berezien inguruko informazio guztia euskotren.eus webgunean dago ikusgai.