GUTUNA. Ardantzabideko txakur-kaken harira

Ardantzabideko bizilagunak 2020ko urt. 16a, 12:59

1,2,3, pauso bat eskuinera.

1,2,3, pauso bat ezkerrera.

1,2,3 ,salto!

1,2,3... txof! Kaka!

Hau da gure egunerokoa Ardantzabide kalean. Portaletik atera orduko mota guztietako txakur-kakak topatu ohi ditugu gure aurrean eguna joan eta eguna etorri: ardi-kakak diruditenak, pazientziaz eginiko mokordo eder askoak, jadanik zapalduak izan diren txorongoak edo tripetatik gaizki zebilen txakur baten diarrea urtsuak ere tokatu zaizkigu.

Kezkagarria da benetan txakur hauen jabeen portaera kaka-mokordo hauek ez jasotzean, baina are kezkagarriagoa da mesedez jasotzeko eskatu eta mehatxuka hastea. Ez dakigu irtenbidea zein den. Agian kaka-poltsak ez eramateagatik isuna jartzen dietenean espabilatuko dira batzuk edo beraien felpudotan mokordo bat aurkitzen dutenean besteak. Bitartean, eseak egiten itzuli beharko gara etxera Ardantzabiden bizi garenok, eta ez mozkorkerian ibili garelako zehazki...

1,2,3... txof! Kaka!

Ardantzabideko bizilagunak