7.000 euro bildu ditu Gabon Koruak abenduko kantu kalejiran

Baleike 2020ko urt. 16a, 08:20

Gabonekin lotutako abestiak kalez kale eramateaz gain, Gabon Koruak Caritasen aldeko diru bilketa ere egin zuen azken Gabon Gauean egindako kantu kalejiran. Guztira 7.000 euro bildu zirela adierazi dute Caritasetik. 

Zumaiako Caritasek eskerrak eman nahi dizkie abesbatzari eta azken hiru hamarkadetan zuzendari izan duen Agustin Zubimendiri. "Lerro hauen bidez, Zumaiako Caritasek eskerrak eman nahi dizkie Gabon Koruari, eta, nola ez, hainbeste urtetan borondate guztiarekin korua zuzendu duen Agustín Zubimendiri, txistulariei, bolseroei, egun horretan lan egin zuten guztiei eta, batez ere, Zumaiako herriari, bere eskuzabaltasunagatik. Lan guztiaren emaitza elkarteak 7.000 euro inguru jaso dituela izan da. Diru hori guztia behartsuenen larrialdiak arintzeko erabiliko da oso osorik", adierazi dute Zumaiako Caritaseko lagunek.