Etzi hasiko dituzte sansebastianak Elorriagan

Baleike 2020ko urt. 15a, 11:14

Bihartik astelehenera, festetan murgilduko da Elorriaga auzoa. Lau eguneko egitarau zabala antolatu dute aurten ere, Sebastian Deunaren festak ospatzeko.

Hemen dago ikusgai egitaraua:

Etzi, ostirala

22:30: Mus Txapelketa (izen ematea 22:00).

Urtarrilak 18, larunbata

11:00: BTT lasterketa.
Gauean: Urberun afaria Izer eta Alabier trikitilariekin.

Urtarrilak 19, igandea

11:00: Meza nagusia
Ondoren: Zaldi probak, Santa Klara eta Txibter. Txakolin dastaketa, Flysch eta Aitaren txakolinekin.
14:30: Bertso bazkaria, Jon Maia, Julio Soto eta Amets Arzallusen eskutik. Egun guztian zehar, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

Urtarrilak 20, astelehena

11:00: Meza
Ondoren: Idi probak. Olarrea eta Soarte. Sagardo dastaketa Larrazabal eta Azketa sagardoekin.
14:30: Jubilatuen bazkaria Urberun.
Arratsaldean: Txokolatada Lau-Haizeta elkartean.