Aste honetan hasiko dira Zumaienako hesia aldatzen

Baleike 2020ko urt. 15a, 10:47

Ikastetxearen kanpoaldeko hesia aldatuko dute, eta lanek iraun bitartean jolas parkeko sarrera-irteeretan aldaketak izango dira.

Zumaiena ikastetxearen kanpoaldeko hesia aldatzeko lanekin hasiko dira bihar, aurreikusita zegoen moduan. Lanek eragina izango dute jolas parkeko sarreran eta irteeran. Eta baita eskolaren albotik pasatzen en espaloian ere. Zumaiena pareko hesiaren aldeko espaloia itxita egongo da ostegunetik larunbatera (larunbata barne). Beraz, ibai aldeko espaloia erabili beharko dute herritarrek. 

Bihartik aurrera, Bonbillo aldeko sarrera itxi egingo dute, beraz, jolas parkea itxita egongo da bai eskola orduetan baita eskola orduez kanpo ere. Ikastetxera doazenek sarrera nagusiaren parean dagoen zebrabidea gurutzatuz sartu beharko dute. Haur eskolara doazenek, berriz, jolas parkearen ondoan pasabidea izango dutela aditzera eman dute Zumaienako arduradunek.

Lehen fase hori urtarrilaren 18an amaitzea aurreikusten dute, eta egun horretatik aurrera eskola barruko aparkalekua ez da erabilgarri egongo, edukiontziak izango direlako bertan. Kasu horretan, ikastetxera doazen guztiak Bonbillo aldeko sarreratik sartu beharko dira.

Ikastetxeko zuzendaritzak adierazi du jakitun direla aldaketek egunerokoan eragin ditzaketen eragozpenez. Horregatik, herritarren kolaborazioa eskatu dute, lanek irauten duten bitartean "ahalik eta ondoen" moldatzeko. Era berean, norbaitek zalantzarik badu beraiekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu dute.